XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musika-batzordearen kezka bat auxe izan zan, ots, parrokietako sujerentziak eta pastoral bearrak onartzea.

Eta asko izan ziran sartu genitzala eskatu zigutenak.

Izan ere, orrela buruauste askori irtenbide bat arkitzen diete.

Bestalde, Liturji-Konstituzioak bein da berriz eskatzen du latinezko kanta-xortatxo bat gorde dedilla, edotariko bearretan erabilli ditezkenak.

Gaiñera, parroki askotan bizirik diraun abesti-xorta izkutaraztea etzait iruditzen aberasteko bide bat izan daitekenik, aitzitik, erri baten ertiaren pobretasunerako baiño.

Dana dala, bere akats eta guzti, ba dugu gure kantutegia, GORA JAINKOA!.

Bere itzaurrean esaten dana betetzea dagokigu orain.

Ongi dator emen eliz-kanta gaietan jakintsu diran Zimmermann ta Overatth bi maixuek diotena: Eliz-kanta-xorta batu bat egiterakoan, pastoral-gaietan eta eliz-musika-gaietan teknikadunek esku-artu bear dute.

Doiñuak eta oien itzak aukeratu ondoren, nork bere gogoak alde batera utzi bear ditu; aukeratu diran kantak erriari erakutsi ta zein diran ikusi erriak onartzen dituenak.

Apaizon, erretoreon, pastoral-gizonon, monitoron, organiston, t.a.-en esku dago gure erria gure kantutegira jartzea eta euskal-eliz-barruti guztietan doiñu ta itz ber-berekin abestea.